Barakaldoko sare berdea

Zer da Barakaldoko sare berdea?

Hiriguneko zein inguruko berdeguneak lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbideek osatzen duten sarea da udalerriko sare berdea.

Era berean, Bilboaldeko Ingurune berdea osatzen duten inguruko herrien arteko lotura era bada sarea.

Mugikortasun jasangarria finkatzen duen sare honi esker, era osasuntsu batean mugi gaitezke herri barnean, bai eta bertoko natur eta kultur ondasuna ezagutu eta hainbat lekuz gozatu ere, hala nola, parkeez, plazez, atsedenlekuez…

Bioaniztasuna, hirigunean eta inguruan

Lorategi Botanikoa 

Ramon Rubial Lorategi Botanikoa hiriaren erdi-erdian dago. Lorategi honek hala bertoko nola beste herrietako bioaniztasuna ezagutzeko parada ematen digu. Talaia batean kokatua, inguruko  mendien ikuspegi  ederra eskaintzen digu.  Lorategitik hainbat natur zein hiri ibilbide abiatzen da.

Ibaizabal-Nerbioi itsasadarra

Ibaizabal-Nerbioi itsasadarra, Bilbo Metropolitarren eskualdeko hiri-lurzoruan aurkitzen den korridore ekologikorik garrantzitsuena da. Isurketak debekatzeari eta  uraren arazteari esker, bizitza agertu da berriro itsasadarrean: plankton mikroskopikoa, algak, oskoldunak (txangurrua, nekora…), arrainak (55 espezie baino gehiago: korrokoia, mihi-arraina, platuxa, antxoa…) eta hegaztiak.

Hiriko parke, lorategi, plaza eta kaleak

Udalerriaren hiri lurzoruan animalia eta ladare espezie anitz bizi da. Adi egonez gero, aurkituko dituzu! Horretaz gain, eite handiko zuhaitzak, monumentu adierazgarriak eta gaur eguneko artelan ugari ere.

Ibaiertzetako parkeak 

Ibaiertzetan, garrantzi ekolgiko handiko landaredi berezia hazten da, galeri-basoa edo ibaiertzeko basoa, alegia. Ekosistema honek flora eta fauna aniztasun handia dauka. Horretaz gain, ibaiertzeko basoak korridore ekologiko ezin hobeak dira, zenbait espeziek ekosistema batetik bestera mugitzeko baliatzen baitituzte, harrapakarietatik  edo bestelako arriskuetatik babesteko. 

Hiri-ibilbideak, Lorategi Botanikotik abiatuta

Barakaldoko talaiak

Lorategi Botanikotik eta Arrontegi tontorretik ikuspegi apartaz gozatzeko ibilbidea.

Barakaldoko historia eta kultura

Ibilbide honek Barakaldoko kultur ondasuna osatzen duten monumentu eta eraikinetara hubilduko zaitu.

Barakaldoko lorategiak

Udalerriko bestelako lorategiak eta berdegune berriak ezagutzeko ibilbide zikularra.

Barakaldo eta burdina

Mea zamatzeko toki zaharrak ezagutzeko parada ematen digu ibilbide honek, Barakaldoko iragana gogoratuz. Luchana-Minig Konpainiaren trenbide zaharraren trazatuari jarraituta, Errekatxoraino ailegatuko gara, eta bertan, Las Julianas eta Arnabaleko meategi eremuetako aztarnak bisitatu ditzakegu.

Ibaiertzetako ibilbidea

Ibilbide honek hiria inguratzen duten eta gure kultura eta industria ondarearen lekuko diren Castaños eta Kadagua ibaien eta Bilboko itsasadarraren ertzetatik eramango gaitu.

Natur eta kultur ibilbideak

Donejakue Bidea

Kostaldeko bidean, gure udalerria zeharkatzen du Bilbao eta Portugalete arteko etapak. Ibilbide honi jarraituz, Barakaldoko baliabide kultural eta natural garrantzitsuenetariko batzuk ezagutuko ditugu (Deabruaren zubia, Santa Agata auzoko Erdi Aroko galtzada, Tellaetxe parkea, San Bizente eliza...)

PR-BI 101 Haitz Zurien Ibilbidea

Sasiburu mendikatea zeharkatu eta Haitz Zurietan dagoen karstetik pasatuz, hainbat ermita (Santa Agata, Santa Kiteria eta San Antolin) lotzen ditu ibilbide zirkular honek. Barakaldo eta Alonsotegi udalerrietako bazterretatik doa.

PR-BI 210 Uraren ibilbidea

Castaños ibaiaren bideari jarraituz, BLGko urtegietara ( Gorostitza eta Etxebarria izenekoak) eramango gaitu ibilbide honek, Tellitu auzoa zeharkatuz.

Meategien aztarnak

Ibilbide zirkular honetan, Luchana-Mining geltokira saihesbidea hartu, eta inguruan dauden meategien aztarnak ikus ditzakegu.

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close