Barakaldoren muina

Ondo definitutako hiru bertize dituen triangelu bat eratzen du: Herriko Plaza, Anaien Parkea eta Bide Onera plaza. Barnealdean gune neuralgikoa osatzen duen kale labirintoa dugu, bertatik zabaltze bidean dagoen hiri baten kale nagusi ugari ateratzen diren muina. Bisitatzea merezi duen lekua da, bertan baitaude udalerriko zerbitzu, saltoki eta ostalaritza establezimendu gehienak.

Herriko Plaza

Gure ibilbidea Barakaldoko lekurik ezagunenean, Herriko Plazan, alegia, hasiko da; bertan Udaletxea dago.  Herritarren ohiko elkargunea ere bada. Birmoldaketa sakona egin ondoren, era guztietako ekintzak egiteko erreferentzia gune bilakatu da, bestalde herri dinamikoaren eta etengabe mugimenduan diharduen herri baten taupada lasai-lasai ikusteko leku atsegina ere bada.  Erloju-dorrea eta kioskoa (1.a) dira bertako osagairik adierazgarrienak, Lucas Alcalderen “Industria omentzeko monumentua” eskulturarekin batera. Oso hurbil, beste eraikuntza garrantzitsu bi daude: Merkatua (2.a) eta Barakaldo Antzokia.

Herriko Plazatik Batzar Nagusien kalea hartu, eta berehala helduko gara Barakaldoko tradizio handieneko bi kaletara.

Zaballa eta Juan de Garay

Zaballa kalea (3.a) XVI. mendean bertan izan zen Santiago de Landaburu Zaballa maiorazkoa erreferentziatzat hartu zuen kalea da, eta Juan de Garay kalea (4.a) herriko luzeenetako bat.  Lehenengoan denda eta saltoki aukera handia dago, eta kazolatxo eta pintxo goxoak dastatu nahi izanez gero, taberna ugari eta hotelak ere aurkituko ditugu. Gauez, gazteak dibertitzeko pub, disko-taberna eta diskoteka gehienak Juan de Garay kalean daude, batik bat.

Kale berean eraikin soil bat nabarmentzen da: Barakaldoko hiltegi zaharra (5.a), mudejar estilokoa eta Alfredo Acebalek 1918. urtean eraikia, eta gaur egun, zaharberritu ondoren, Udal Hizkuntza Eskola da. Ondoren, Enkarterri kalea hartu, eta Anaien Parkera (6.a) helduko gara, txikiek eta handiek gozatzeko leku atsegina, Udal Frontoia ere bertan dago.

Orain triangelu birtual honetako beste alde bat hartuko dugu: Askatasuna etorbidea, Bide Onera plazara heldu arte.

Bide Onera

Plazaren izen bera duen Kooperatibaren eraikina, Zuzentza Jauregia eta Agustin Ibarrolaren eskulturak (7.a) nabarmentzen dira, bai eta Barakaldoren eraldaketaren eragile nagusienetako bat ere:   Metroaren 2. linea, Norman Foster arkitektoak diseinatutako geltokiak.

Gure ibilbideari amaiera emateko lasai-lasai joango gara Foru pasealekuan barrena Herriko Plazara heldu arte.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content