Barakoldo Donejakue Bidea

Bizkaitik barrena egiten den “Kostaldeko Bideak” bost etapa ditu. Berriatuan hasten da eta El Haya herrian amaitu. Barakaldoko igarobidea Kastrexana Auzora heltzerakoan hasten da, non Deabruaren Zubia gurutzatzen dugun, XVI. mendean eraikitakoa. 

Kondairak dioenez, neska gazte batek arima saldu zion deabruari Kadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia egitearen truke.

Zubia amaitzear zegoela, neska damutu egin zen eta otoitz egin zion Ama Birjinari. Azken harria jarri behar zenean, oilarrak kantu egin, eta gaua amaitutzat eman zuen. Beraz, neskak arima salbatzea lortu zuen zubia amaitu barik zegoelako, baina beste aldera pasatzea lortu zuen mutil-laguna ikustera joateko. Gaur egun, oraindik ikus daiteke zubiak harria falta duela. 

 

Ibilbidea

Zubia gurutzatutakoan, Kastrexana auzora helduko gara; ezkerrerantz jo, eta 1,2 Km.ko aldapa gogorra igoko dugu Agate Deunaren baselizara heldu arte, izen berbera duen auzoan.

Igoeran, Erdi Aroko galtzada - bidearen eskuinaldean hasten dena- hartuko dugu. Tarte labur batez, basoan barneratuko gara. Berriro bidera itzuli, eta, igotzen jarraituko dugu baselizara heldu arte. Ermitatik, itsasadarra eta Gurutzeta Auzoaren inguruko ikuspegi ederra eskaintzen digun bidetik jarraitu; ez ditugu, ordea, autobidearen gaineko zubiak gurutzatuko.

Lehenengo etxeen parera heltzen garenean, ezkerretara hartuko dugu, futbol zelaiaren ondotik joanez, eta Errekatxoko Bide Berdera eramango gaituen bidetxotik joko dugu. Autobidera heltzerakoan ezkerrerantz abiatu, eta, zubi txiki baten azpitik igaro ondoren, Barakaldoko Elizateko Retuerto eta Errekatxo auzoak batzen dituen errepidera helduko gara. 

Bidea gurutzatuta, Bihotz Sakratuaren eliza ondotik joango gara San Bizente Auzora, non, santuaren eliza - XII. mendean eraikia - bisitatuko dugun.

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close